Unai Salanuevaren omenez kale bat izendatzeko sinadurak biltzen ari dira
Txantrea Memoria ekimenak Unai Salanueva intsumisoa omentzeko kale bati bere izena jartzeko sinadura bilketa hasi da. Bildutako atxikimenduak Iruñeko Udaletxeari helaraziko diote.
2017-ko martxoak 15
1997an Unai Salanueva bere buruaz beste egin zuen espetxera ez bueltatzeko. Intsumisoa zen, 3. graduan zegoen eta espetxera itzuli behar zen egunero gaua pasatzeko. Espetxean sartu behar zen baino minutu gutxi batzuk lehenago, bere buruaz beste egin zuen.
Bere heriotzaren 20. urtemugarekin koinzidituz, Txantrea Memoria ekimenetik bere izenarekin kale bat izendatzea proposamena luzatu dute. Horretarako sinadurak biltzen ari dira Txantrean Iruñeko Udaletxeari helarazteko.