U. Errazkin [Etxerat]: “Oso harrera ona jaso dugu europarlamentarin aldetik. Oso positiboa izaten ari da”

Etxerateko kideek Bruselara egin duten bidaian, hainbat ordezkari politikorekin elkartzeko aukera izan dute, eta Urtzi Errazkin presoen senideen elkarteko kideak Info7 irratian azaldu duenez, «presoen aferaren inguruan pausorik ez emateak harritu ditu gehien» Bruselan dauden politikariak.

2015-ko martxoak 4

Emankorra izaten ari da Etxerat elkarteak Bruselara eginiko bidaia. Atzokoan adibidez, hainbat alderditako hamar europarlamentarik sakabanaketaren ondorioak ezagutu zituzten euskal presoen senide eta lagunen elkarteko ordezkarien eskutik eta gaur, beste hainbeste egiteko asmoa dute Etxerat-ekoek. Info7 Irratian Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko ordezkaria elkarrizketatu dute Kalegorrian saioan eta Bruselara eginiko bidaiakarekin “oso pozik” daudela esan digu.

Gehiago