Tximeleta taldeak “Mugitu” diska berria kaleratu du Euskal Herriko plazak dantzan jartzeko

Bertsolari ezberdinek egin dituzte kanten letrak, euren lana errekonozitzeko asmoarekin.

2014-ko maiatzak 14

Kalean da Tximeleta Plaza Taldearen aurreneko diskoa. "Mugitu" izeneko diskoan, aurrez grabatutako 4 abestiz gain, beste 6 kantu berri bildu dituzte. 2014ko otsaila eta martxoan DrumGrooveStudioan, Josu Erbitiren produkzio eta gidaritzapean grabatu eta nahastua eta Elkar Estudioan Victor Sanchezek masterizatua izan da.
10 kantuz osaturiko diskoa da, beraiek konposatutako musika eta bertsolari ezagunek eginiko letrez lagundurik. Modu honetan bertsolariek hainbatetan euskal musikari egiten dioten ekarpena errekonozituz.
Bertsolari hauek izan dira letra egileak: Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Xabier Silveira, Julio Soto, Manu Gomez, Joseba Beltza eta Eneko Lazkoz.
Hortaz aparte, diskoa grabatzeko orduan zenbait lagunen aparteko kolaborazioa ere izan dute.

 

Gehiago