Txantrean etxe bat okupatu zuen gaztea, Gobernuarekin negoziatzen

Zortzi urtez hutsik egon den etxebizitza publiko bat okupatu zuen Txantreako neska batek. Gaur epaitegietan deklaratu behar izan du horregatik. Bitartean, Nafarroako Gobernuarekin hasi da negoziatzen, Uxue Barkos zuzentzen duen exekutiboak etxeko jabetza dauka eta.