Txantreako Unai Salanuevaren plaza inauguratuko dute larunbatean
Unai Salanueva Txantreako gazte intsumisoa gogoratzeko "Unairen Txokoa" ezaguna den plazari bere izena jartzea lortu eta gero, larunbata honetan plaza honen inaugurazio ekitaldia eginen da eguerdiko 13etan.
2017-ko ekainak 1
Salanueva, Euskal Herriko hamaika gaztek bezala, desobedientziaren bidea hautatu zuen Espainiako Armadak inposatzen zuen zerbitzu militarraren aurrean.
Txantreako gaztea atxilotu eta espetxeratu zuten, eta 1997ko otsailan, gauez itzultzeko betebeharrarekin Unai espetxetik atera zen, baino itzuli ez, zigorpean jarraitzeko ez baitzen prestu. Unai 22 urte zituelarik bere buruaz beste egin zuen.
Txantrea Memoriak “Unai gogoan, intsumisioaz askatasuna” dinamikaren bidez Iruñeko Udalari Unairen Txokoa-ri aitortze ofiziala ematea eskatu zion, Unai Salanueva-ren Plaza izendatuz. Eragile eta bizilagun askoren babesa jaso eta gero (1000 sinadura inguru bildu ziren) Udaleraren oneritzia jaso zuen eskaera honek.
“Lortu dugu azken 20 urtetan Unaik izan duen aitortze herrikoia azkenik aitortze ofiziala izatea eta dagoeneko, Unairen Txokoak, Plaza Unai Salanueva Plaza izen ofiziala du”, dio Txantrea Memoriak, eta hori ospatzeko, larunbatean eguerdiko 13etan Iruñerria Kalean, Deportivo Taberna ondoan bilduko dira plazaren inaugurazioaren ekitaldia egiteko.