Txantreako Jaiak modu seguruan ospatzeko antolatutako ekimen guztiak debekatu ditu Iruñeko Udalak

Txantreako Jai Batzordeak asteburu honetarako prestaturiko ekimen guztiak bertan behera utzi ditu Iruñeko Udalak pandemiaren eragina argudiatuz. Jai Batzordeak erantzun du segurtasun eta osasun neurri guztiak aurreikusten zirela ekimen guzti hauetan, eta Udalak bigarren mailako auzo bat bezala tratatzen dituela salatu du.

2021-ko apirilak 30

“Dena debekatu digute, ez dizkigute utzi beste jai desberdin eta arduratsu batzuk antolatzea, gaur egun indarrean dauden segurtasun eta osasun neurriak betetzen zituzten Kultur ekintza batzuk egitea debekatu dizkigute. Pikutara bidali dute hilabete batzuetako lana, kontratazioak…” salatu dute Txantreakoek.

Dena dela, Iruñeko Udala zuzentzen duen eskuinaren jarrera hau ez dela berria nabarmendu nahi izan dute, izan ere “UPNk lehen eta Navarra Suma orain, beti zorpetu gaituzte”, Olentzeroa jazarriz, jaietako kaldereteak debekatuz, etab.

“Txantrea bigarren mailako auzotzat jotzen dute, baina, hemen gaude eta hemen jarraituko dugu, intolerantziaren aurrean, auzo, bizia, konprometitua, solidarioa, eta kulturalki aktiboa defendatzen”, dio Jai Batzordeak.

Atzo, debekatutako jaiei hasiera emateko, Txantreako kiliki batek txupinazoa jaurti zuen.

Gehiago