Txantreako gazte mugimenduak “Emantzipazio Bulegoa” sortu du

Emantzipazio Bulegoak “hipoteka edo alokairu espekulatzailean oinarrituta dagoen eredutik at” dauden emantzipaziorako alternatibak eskainiko dizkie txantreako gazteei.

2014-ko otsailak 20

Txantreako gazteen %73ak emantzipatzeko asmoa du baina gaur egun dauden aukera urriekin ezinezkoa dute. Halaxe adierazi dute Emantzipazio Bulegoko kideek, eta ez hori bakarrik, Txantreako etxe hutsen %70a jabetza indibidualekoak dira.

Testuinguru adierazgarri honetan eragiteko helburua azaldu du Emantzipazio Bulegoak, eta bi izango dira landuko dituzten eremuak: okupazioa eta alokairu soziala. Lehenenegoari dagokionez okupazio gida aurkeztu dute “auzoan banketxe eta erakundeenak diren etxe hutsak okupatu ahal izateko aholkuak eta azalpenak biltzen dituena”.

Alokairu soziala
Landuko duten bigarren eremua alokairu soziala da. Horretarako, talde negoziatzaile bat martxan jarriko dute etxebizitzen norbanako jabeekin kontaktuan jarri eta auzoko gazteak emantzipatzen laguntzeko negoziazioak burutzeko.

Bi norabide horietan, okupazioan zein alokairu sozialean, aholkularitza tekniko eta juridikoa eskainiko dute bulegoan, eta astelehenero zabalik izanen da 18:30etatik 19:etara Auzotegi Auzo Elkartean.

Gehiago