Txantreako gazte bat desalojo arriskuan dagoela eta, etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute hamarnaka lagunek Iruñean

Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Finantza kontseilariarekin bilera bat egiteko eskaera erregistratu eta Iruñeko Txantrea auzoan desalojo arriskuan dagoen gaztea babestu dute hamarnaka lagunek.

2015-ko irailak 3

Nafarroako Gobernuarena den etxebizitzak zazpi urte zeramatzan hutsik okupatu zutenean, eta UPNren gobernuak berau husteko prozedura jarri zuen martxan. Hori dela eta, “usurpazio” delitua egotzita, irailaren 17an Iruñeko auzitegian deklaratu beharko du gazteak. Kontseilariarekin biltzeko nahia agertu dute, kasuaz hitz egin eta akordio batera heltzeko.

Txantreako gazte mugimenduak duela hilabete batzuk jarri zuen martxan emantzipazio bulegoa, etxebizitzaren arloan modu kolektiboan alternatibak eraikitzen hasteko tresna. Beraiekin izan ginen uda hasieran, proiektuaz mintzatzeko. Desalojo arriskuan dagoan Irune ere elkarrizketatu genuen;  azaldu zigun etxebizitza defendatu arren bertatik botako balute, proiektuak aurrera jarraituko duela. Behean duzue ikusgai erreportaje osoa.

Gehiago