Txantreako Gau Beltza: “Beldurrei sua, faxismoari sua!”

Atzo gauean Txantreako Gau Beltza ospatu zuten 'Beldurrei sua! Faxismoari sua! ' lelopean. Antortxen piztearekin hasi zuten gaua eta ondoren kalejira batekin Ezkaba plazaraino heldu ziren. Bertan, faxismoari, kapitalismoari eta matxismoari su eman zieten, suaren inguruan dantzatzen zuten bitartean.