Txantreako auzokideek azken desalojoaren aurrean erantzuna emanen dute apirilaren 7 eta 8an
Duela bi aste Txantreako 2 gazte Caja Españaren etxebizitza batetik desalojatuak izan ziren, eta apirilaren 11an epaitegietara joan beharko dute deklaratzera. Honen aurrean, apirilaren 7 eta 8rako akanpada bat prestatu dute auzoan, Arriurdineta plazan, eta bertan egitarau bat burutuko dute.
2017-ko martxoak 29
Ostiralean arratsaldeko 17.30etatik aurrera kanping dendak montatzen hasiko dira, eta 18.30etatik aurrera kale animazioa eta kontzertuak izanen dira Marianitoz Blai eta Idoia Tapia taldeekin. Gaueko 23etan ipuin kontalari bat izanen da.
Larunbatean berriz, goizean goiz esnatu, gosaria hartu eta 9etan yoga klase bat izanen da. 10.30etan Txiki-gunea zabalduko da, puzgarriak, jokuak, aurpegi margolariak, kilikiak, taloak, hanka paluekin… Ordu berean azoka sozialak ere zabalduko ditu bere ateak, eta 11etan saietako txupineroen aurkezpena eginen da. Bukatzeko, 12etan auzo argazkia eginen da.