Txantrea auzoak egitarau zabala prestatu du bere 75. urteurrena ospatzeko

Txantrea auzoak aurten bere 75. urteurrena ospatuko du, urtean zehar antolatutako ekitaldi eta jarduera ezberdinekin. Martxoa eta apirilan zehar, kontzertuak, kirol erakustaldiak, literatura, margo eta antzerki erakusketak, besteak beste, eskainiko dira. Eta bukatzeko, irailaren 6an azken egun berezia antolatuko da. Txantreako 75. urteurrena plataformako kideek, auzoak elkarlanean bizitzeko duen izaera eta urteurrenaren ospakizuna antolatzeko egon den auzolana nabarmendu dute.