Txalaparta, 35 urte eraldaketa soziala bultzatzen liburuen bidez

Tafallan jaiotako argitaletxe honek Iruñeko Kale Nagusian kokatu du bere egoitza berria, non bulegoa izateaz gain, liburu denda bat ere zabalduko du.

2023-ko irailak 22

Aurten Txalaparta editorialak 35 urte bete ditu. Nafarroa Garaiko edizioaren ibilbidean denbora laburra izan arren, sektorearen bizi esperantza ikusita, esan daiteke argitaletxe beteranoa dela.

Denbora honetan mila titulu baino gehiago argitaratu ditu Txalapartak, euskaraz zein gaztelaniaz; saiakera politikoa, gizarte gaiak, haur eta gazteentzako literatura, kronika historikoak, etxeko eta kanpoko narratiba, eleberri beltzak, liburu ilustratuak eta komikiak… Bost kontinenteetako autoreak dituzte katalogoan, bai klasikoak eta bai garaikideak. Eta hori guztia egin ahal izan du proiektua sustatzen duen irakurle komunitate zabalari esker.

Tafallan jaio eta hiru hamarkada hauetan herri horretan izan dute egoitza. Orain, atal berri bat abiatuko dute Txalapartaren historian, egoitza berri bat zabaldu baitute Iruñeko Alde Zaharreko Kale Nagusian. Argitaletxearen bulegoekin batera, titulu hautatuak jasoko dituen liburu-denda bat ere izanen du. Urrats horrekin, hirian beste leiho bat zabaldu nahi diote pentsamendu kritikoari, kulturari eta eztabaidari.

Gehiago