Tuteran auziperatuei babesa, elkartasuna ez dela delitua aldarrikatuz

Tuterako Herriko Tabernaren 30. urtemugaren ospakizunetan, pasa den uztaileko jaietan egindako presoen eskubideen aldeko topa batean parte hartzeagatik auziperatu dituzten bi pertsonekin elkartasunez ekimena egin zuten Tuterako hainbat bizilagunek. Auziperatu hauei "terrorismoa goratzea" leporatzen diete, eta horren aurrean presoekiko elkartasuna ez dela delitua aldarrikatu dute.