TRWko langileen protesta auzitegian, kaleratzeak eteteko eskatuz

123 langile kaleratzeko Lan Erregulazio Espedientea martxan du TRW enpresak. 101 langilek jaso dute kaleratze agindua.

2016-ko maiatzak 19

Nafarroako Justizia Auzitegian sindikatuek jarritako helegitea aztertzeko epaiketa egiten ari dira. TRW enpresak abian duen Lan Erregulazio Espedientea bertan behera uzteko eskaera jaso dute langileek helegite horretan. 8:30etan hasi da epaiketa hori eta Auzitegiaren parean, kalean protesta egin dute Landabengo TRW lantegiko langile ugarik. 123 kaleratze jaso ditu enpresak erregulazio espediente horretan, dagoeneko 101ek jaso dute kaleratze agindua. “Bidezkoak ez diren kaleratzeen aurrean aukera guztiak aztertuko ditugu langileek justizia egin dadin”, azaldu dute bertaratutakoek.

Gehiago