#TroikaGoHome Protestak nagusi Bilboko Troikaren bilkuran

Argazki bikoitza izan du gaur Bilbon Troikak eta FMIk egindako bilkurak: bata, FMIk Guggenheim egindako goi-bilkura; eta bigarrena, kalean nagusitu diren istilu zein protesta anitz eta zabalak.

2014-ko martxoak 2

Bideo guztiak hemen ikusi

Tweets sobre "#TroikaGoHome"

Ahotsa.info Argazki Galeria

Ekinklik Argazki Galeria

Eguneko lehenengo irudia, komunikabide gehienetan nagusituko dena: egungo krisi ekonomiko-sozialaren arduradunek segurtasun izugarri handien babespean goi-bilkura burutu dute Bilboko ikur internazionala den Guggenheim Museoan. Estatuko eta EAEko ordezkari politikoen asistentzia izan duen bilkura honen helburua argia zen: Estatu espainoleko egoera ekonomikoa birformulatu eta kapitalismoa errefundatzen sakondu.

Eguneko bigarren argazkia, ordea, kalean nagusitu diren protesta herritar zabalak izan dira, troika Euskal Herrian ongi etorria ez dela adierazteko eta Euskal Herriak bere bide propioa egin behar duela aldarrikatzeko.

Euskal Herriak bere bidea
Goizeko 10etan Arriagatik eta Jesusen Bihotzetik zutabe bana atera dira eta Moyua plazan bat egin dute. Ibilbidean zehar, multinazional ugariren erakusleihoetan eta banketxeetan margoketak egin dituzte herritarrek, ezinegon sozialaren erakusle. Ertzaintzak 40 urte inguruko herritar bat atxilotu du. Horrek denak jendearen amorrua areagotu du eta herritarrek hainbat edukiontzi gurutzatu dituzte Gran Vian. Ikusgarria izan da ere herritarrek udaltzainen zein Correos-en furgoneta bana bolkatu dituztenean.

Ertzaintzak Doña Kasilda parkean manifestaldia geldiarazten saiatu da, eta hasieran bertan behera geratuko zela ematen zuen arren herritarrek kemen handiz ibilbideari eutsi eta Euskadi plazaraino iristea lortu dute. Han, ordea, ertzaintzak despliege handia burutu du herritarrak Guggenheimera gehio hurbiltzea galarazteko. Tentsio une ezberdinak bizi izan dira, hainbat karga eta karrera sorraraziz. Hala ere, hamarnaka herritarrek FMIren bilerara gerturatzea lortu dute eta kotxe ofizialen aurrean protestatu dute. 

Ertzaintzak gutxienez 3 pertsona atxilotu ditu, bat Gran Vian eta beste bi Euskadi plaza inguruan.

 

Gehiago