Torturatuei ahotsa emateko eta aitortza eta erreparazioa lortzeko elkarte bat sortu dute
Nafarroako Torturatuen Sareak beste urrats bat eman du herrialdeko torturatuek behar duten aitortza eta erreparazioaren bidean aurrera egiteko. Gaur zabaldu dutenez, elkarte bat eratu dute Nafarroan torturatuen bozgorailu izateko eta pertsona horien guztien aitortzaren eta erreparazioaren alde lan egiteko. Euren lehenengo eginbeharra torturen eta tratu txarren kopuruari buruzko errolda ahalik eta zabalena eta zehatzena egitea izanen da, eta horretarako elkartearen bazkideak egingo dituzte.
2021-ko abenduak 11
Hauek dira bazkideak egiteko momentuz Nafarroan irekiko diren guneak eta ordutegiak:
IRUÑEA
– ZABALDI ELKARTASUN ETXEAN (Navarrería 25, Iruñea)
Abeduak 15, 22, 29 eta urtarrilak 12, 19, 26 (asteazkeneak)
18:00-20:00
ALTSASU
– KUKUERREKA ELKARTEAN
Abenduak 16, 30, eta urtarrilak 13, 27 (ostegunak)
19:30-21:0O
ETXARRI ARANATZ
– KULTUR ETXEAN
Abenduak 16, 23, 30 eta urtarrilak 6, 13, 20, 27 (ostegunak)
19:30-21:00
LEITZA
– TORREA TABERNAN
Abenduak 16, 23, 30 eta urtarrilak 6, 13, 20, 27 (ostegunak)
18:00-19:30
BARAÑAIN
-AKELAMENDI ELKARTEA
Abenduak 16, 23, 30 eta urtarrilak 13, 20, 27 (ostegunak)
18:00-20:00