Torturari buruzko IV. Konferentzia: Inpunitatea. Erreparaziorik ezaren eta errepikapenaren bermea
Nafarroako Torturatuen Sareak antolatuta, torturari buruzko IV. Nazioarteko konferentzia eginen da Iruñeko Medikuen Elkargoan azaroaren 6an arratsaldeko 18.00etatik aurrera.
2025-ko azaroak 6
Aurtengo konferentzian parte hartu dute:


John Finucane. 1980an jaio zen Belfasteko iparraldean, eta 1989an, paramilitar lealistek, Ingalaterrako zerbitzu sekretuekin bat eginez, bere aita hil zuten, Pat Finucane eskubide zibilen aldeko abokatu ezaguna. Zuzenbidean lizentziaduna, 15 urtetik gora eman ditu lanean abokatu gisa eta giza eskubideen, memoriaren eta egia jakiteko eskubidearen alde lan egin du hainbat forotatik (Pat Finucane Centerretik, besteak beste).
2019an, Belfasteko lehen alkate nazionalista bihurtu zen, eta, ondoren, Ingalaterrako parlamentuko diputatu hautatu zuten, gaur egun oraindik betetzen duen kargua.
Iñigo Iruin. Ibilbide luzeko abokatua, besteak beste, Lasa eta Zabala, Mikel Zabalza edo Jose Miguel Etxeberria Naparra bezalako kasuetan lan egin duena.
