The Good Burger enpresaren aurkako lan gatazkari hasiera eman dio Iruñerriko Langileon Autodefentsa Sareak

Iruñerriko Langileon Autodefentsa Sareak salatu duenez, enpresa honetako langile bati soldataren zati bat zor zaio.

2021-ko apirilak 8

Pasa den apirilaren 2an Iruñerriko Langileon Autodefentsa Sareak The Good Burger enpresaren aurkako lan-gatazkari hasiera eman zion, enpresak langile baten zenbait eskaera betetzeari uko egin ondoren “nahiz eta langile hori, Laneko Autodefentsarako Sarearekin batera, akordio batera iristeko prest agertu den”.

Langileak salatu du bere benetako kategoriarekin bat ez datorren kontratu bat duela, soldaten zati bat nominan eta beste bat B mailan ordaindu zaiola, eta abenduko aparteko ordainsaria ordaintzeari utzi zaiola. “Era berean, benetako kategoriagatik, gaueko lanaren plusagatik, ordu osagarriengatik eta aparteko orduengatik zor zaion aldea erreklamatzen du (ordu horiek legez kanpo egin dira, kontratuak ez baitu onartzen), bai eta hitzarmen-plusengatik zor zaiona ere”, adierazi du Iruñerriko Langileon Autodefentsa Sareak.

Lan-gatazkak langileari egin beharreko ordainketak erregularizatu arte iraungo duela iragarri du Iruñerriko Langileon Autodefentsa Sareak.

Gehiago