Tafallako gaztetxea erasotu dute: hainbat materiala lapurtu eta apurtu egin dute
Pasa den azaroaren 13an gauean Tafallako Gaztetxean garrantzi handiko materiala lapurtu egin zuten eta beste zenbait gauza ere apurtuak izan ziren.
2018-ko azaroak 15
Tafallako Gaztetxeko asanbladaren oharrean salatu dutenez, lapurketa eta material apurketa honekin euren proiektua “zeharo” mindu dute. “Autogestio mugimenduaren aurka eginiko eraso hau salatu nahi dugu, gazteriaren aurkakoa, kolektibo sozial eta politikoen aurka doana eta, oro har, Herri Mugimendua erasotzen duena; gertakari honek Tafalla eta Erdialdean poliki-poliki eraikitzen ari garen eremu librea jipoitzen baitu”.
Eraso honen aurrean, argi utzi nahi dute “Gaztetxean zein esparru sozialetan lan egiteko gogoak ez zaizkigula desegingo” eta herritarrei dei egiten diete gertakizun hauek argitzen laguntzeko eta proiektua aurrera bultzatzen jarraitzeko. “Ez dugu hainbeste ilusioz sortu dugun proiektu honen aurka erasorik onartuko. Gertakizun hauek salatzeko, hurrengo egunetan izango den kontzentraziorako deialdi bat egiten dugu”. Deialdiaren