Tafallako 3 lagun deitu ditu deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionalak

Aurtengo jaietan euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko topa batean parte hartzeagatik inputatu dituzte. Inputazio hauek salatzeko mobilizazio bat eginen da ostiral honetan 20.30etan Tafallako plazan.

2016-ko urriak 27

Auzitegi Nazionalak Tafallako 3 lagun deklaratzera deitu ditu. Preso eta errefuxiatuen familiekiko “elkartasuna era baketsu eta demokratikoan azken herriko jaietan jarduteagatik”, EH Bilduk salatu duenez.

“Zoritxarrez, ez da berria Tafallan. Azken 3 urtetan, kide bat kartzelan egon da, hamar lagun inguru inputatu zituzten jai-brindisean eta herriko alkatea inputatua daukagu. Hauek guztia gauza beragatik: elkartasunagatik”, salatu dute.

EH Bildu Tafallak Auzitegi Nazionalaren zitazio berri hauek errefusatzeko ostiralean 20.30etan herriko plazan izanen diren mobilizazioan parte hartzera deitzen du.

Gehiago