Sustraik alegazioak aurkeztu ditu Kastejon herria tren geltokirik gabe utziko lukeen AHTaren kontra

Abiadura Handiko Trenaren Zero Zatiaren eraikuntza aurrera egiten duen heinean ondorioak agerian ari dira geratzen. Azpiegitura honek Ebro ibaia zeharkatuko luke 700 metro luzeko bidezubi batekin, eta 4 kilometro inguruko bide zati bat eraikiko lukete Tutera eta Zaragozarako norabidean. Albisteen arabera, obra hauek 2023an hasiko lirateke. Sustrai Erakuntza Fundazioak dionaren arabera, Kastejon herriak bere tren geltokia galduko luke.

2023-ko urtarrilak 12

“Berriro ere ingurumen eta gizarte inpaktu larriak dituen azpiegitura baten aurrean gaude. Hamaika aldiz argudiatu dugun bezala, Abiadura Handiko Trena Nafarroan ez da batere beharrezkoa, gaur egun jada inguru horietan dabilen trenbide bat baitago, herri berberak lotzen dituena. Trenbide hau arazo handirik gabe hobetu eta modernizatu daiteke, askotan frogatu dugun bezala, eta asko dira aurkeztu ditugun alegazioak.”, gogoratu du Sustraik.

Fundazio honen hitzetan AHTren eraikuntzak egun hainbat herri konektatzen dituzten zerbitzuak okerrera joatea eragiten du. “Obrak hastearekin batera, trenbidea garraiobide gisa erabiltzeko aukera galduko lukete herri askok. Adibidez, Castejónen kasuan, Zero Zatiaren eraikuntzarekin geltoki horretan dauden zerbitzu asko galduko lirateke”.

Sustraik azpiegitura honek suposatzen duen gastuari ere erreparatu dio, krisi garaietan dirua alferrik gastatzearen aurka azalduz. “Ekonomia eta ingurumen krisiak gero eta nabariagoak diren garai hauetan, bada garaia gobernuek benetako funtziorik betetzen ez duten azpiegituretan gastatzeari utz diezaioten. Planetan sortzen ditugun ingurumen inpaktuak gutxitzea ezinbestekoa da, eta horretarako, Nafarroan Abiadura Handiko Trena eraikuntza bertan behera uztea beharrezkoa da”.

Gehiago