Sustrai Fundazioak AHTren lanak gelditzeko eskatu du, Aralarren zundaketak egiteko asmoa dutela jakin denean

Sakanako hainbat udalerri jakinarazi zaie zundaketa geoteknikoak eginen direla AHTren trazadurarako Aralar azpitik, eta horiek gelditzeko eskatzen du Sustrai Fundazioak, azpiegitura honen obrekin batera.

2023-ko maiatzak 26

Azken asteotan, Espainako eta Nafarroako Gobernuak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanekin aurrera egiten ari dira. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agentzia Ministerioaren ekimenez, Sakanako Udalak jakinarazpenak jasotzen ari dira 2023ko maiatzetik irailera bitartean beren herrietan zundaketa geoteknikoak egiteko, AHTa Euskal Y-arekin lotzeko alternatiben azterketaren barruan. Prospekzio horiek egiteko, eragindako lurzatiei eta jabeei buruzko informazioa ematera behartzen dira udalak.

Horren aurretik, besteak beste, Iruñerriko zein Zaragoza-Castejon tarteko trenbide-sarearen informazio-azterlanak jendaurrean jarri dira, Ebro ibaiaren gaineko zubibidea eraikitzeko iragarkia publikatu da, eta urrats honetan Nafarroako Gobernuak Volkswageni  “tratu eskandalagarria” ematen zaiola salatu du Sustraik.

Sustrai Erakuntza fundazioak “alarma ahotsa” eman nahi du “proiektu inutila eta suntsitzaile” honi buruz, bai sozialki, bai ekonomikoki, baita ingurumen mailan ere. “Proiektu honek 170 milioi euro baino gehiago xahutzea ekarri digu orain arte, zerbitzu publikoen narriadura nabarmena den une honetan; Castejon eta Tafalla bezalako herriak zigortzea; Iruñerriko espekulazio-mugimenduak areagotzea; Sakanako eta Aralar gaineko presioa gogortzea; ehunka hektareako herri-lurrak eta laborantza-lurrak galtzea; CO2 isuriak gora egitea; babestutako eremuak eta biodibertsitatea kaltetzea; egungo trenbide-azpiegitura (geltokiak irekitzea, zerbitzuak handitzea…) berreskuratu eta sustatzeko neurririk ez izatea; eta, nafarroi aldiriko benetako trenbide-zerbitzu publikoa ukatzea,…”

Larrialdi klimatikoa

AHTren obrak “osoko zuzenketa” dira klima-aldaketari buruzko legeen onarpenari, Sustrai Fundazioaren iritziz. Ekonomia iraunkorrari eta trantsizio energetikoari buruzko diskurtsoei ez zaiela heltzen ere uste dute Fudaziokoek. “Obra hau jarraitzeak, aurrekontu-partidak onartzeak, informazio-azterlanek eta prospekzio geoteknikoek larrialdi klimatikoari zein krisi sozial eta energetikoari aurre egiteko jorratu beharreko bidetik aldentzen gaituzte, eta ezinezko bihurtzen ditu egungo ekoizpen- eta kontsumo-moduak ordezkatzeko ahaleginak”, aipatu du Sustraik. Horregatik eskatu dute obrak gelditzea eta herritarrei eta instituzioei proeiktu honen aurka mobilizatzeko deia egin die.

Gehiago