Superabiteko 113 miloi euroak inbertsio jasangarrietara zuzentzea Madrili aurre eginez eskatu dioeta Nafarroako Gobernuari

Gaur goizean Parlamentu Sozialak egindako mobilizazio batean Espainiako Gobernuari aurre egiteko garai heldu dela aldarrikatu dute eta Superabiteko 113 miloi euroak inbertsio jasangarrietara zuzentzea eskatu diote Gobernuari. Zerga politika aldatzea ere eskatu dute, "gizarte gehiengo baten nahien aldekoa eta ez kapitalaren alde".

2018-ko abenduak 14

Parlamentu Sozialak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen eskutitza sinatzen duten erakunde
sozial eta sindikalek “bizitzaren mantenua ardatz bezala duen gizarte eredu eta ekonomia bat”
defendatu dute gaur Iruñean egindako giza kate batean. Ekimen honekin, Nafarroako Parlamentuari eskatu diote 113 milioi euro inbertsio jasangarrietara zuzentzea, eta Espainiako Gobernuari “aurre egitea”.

“Nafarroako Parlamentuan onartutako Legea betetzea eskatzen dugu, 113 milioi euro inbertsio jasangarrietara zuzentzea.
Lege hau, partziala eta eskasa, Espainiako gobernuaren eskutik pasa da. Gobernuaren zein
Nafarroako parlamentuaren garaia iritsi da Espainiako Gobernuari aurre egiteko. Soilik
konfrontazio politikoaren bidez lortzen ahal da gaur egun dugun markoa gainditzea bizitzaren
aldeko berri bat lortzeko, eta ez kapitalaren aldekoa”, esan dute giza katea Parlamenturaino iritsi denean.

“Zerga politika eta aurrekontuen inguruko eztabaida sozial zabal bat eskatzen dugu, gaur egun
ez baitago erakunde sozial eta sindikalendako partehartzeko lekurik. Zerga politikek eta
aurrekontuek gizarte guztiari eragiten diote eta onartezina da eskuhartzeko aukerak elite
politiko eta ekonomiko bakar baten menpe egotea”, salatu dute.

Zerga eta aurrekontu politika “duin eta aurrerakoiak” egiteko galdegin dute, eta neurri hauek proposatu dituzte:
aberastasunaren banaketa zuzena eta kalitatezko enplegua sortzea, genero ikuspegia zaintzen duten politikak bermatzea, osasun zein hezkuntzara bideratutako BGParen portzentaiak europar mailakoak izatea, energiaren komertzializazio eta produkzioaren kontrol publikoa ezartzea, ingurugirorako zein gure osasunerako kaltegarriak diren proiektuei uko egitea, kalitatezko giza babes sistema publiko, integrala eta duina bermatzea, herritarren auditoretza burutzea zorraren inguruan, azken hamarkadetan onartutako errenta altuen zerga, enpresen zein kapitalaren beherapenekin amaitzea, diru sarrera desberdinek zerga-ordainketa berdina edukitzea, lan eremukoak ez diren errentak preskripzio epea baino lehen ikuskatzea eta
Nafarroako Ogasuneko korrupzio fiskaleko kasuak arakatzea, atzerrian dauden pertsona fisiko eta juridikoen jarduerak ekiditea edota zerga guztien gaineko ahalmena edukitzea gauzatu ahal den araudia erabakitzeko.

Kritikatu dutenez, azken legealdian Gobernuko lau alderdiek egindako
aldaketek “ez dute inongo ondorio esanguratsurik ekarri”, eta presio fiskalari dagokionez, alde
handia dago, oraindik ere, Europarekin konparatuta eta soldatetatik ez datozen errentei
dagokiena baino askoz gutxiago ordaindu behar duten zerga sistema bat mantentzen da.

“Berebiziko garrantzia dauka gehien dutenengatik gehiago
biltzeko mekanismoak sortzea, bereziki enpresa askoren etekin handietatik, Ogasunak
baliabide nahikoak edukitzea zerga-iruzurrari aurre egiteko eta gure inguruko babes estandar
mailak eskaintzea pertsona zein zerbitzu publikoei”, aldarrikatu dute.

Pobreziari aurre egiteko sektore publikoko instrumentu redistributiboak sendotzea “nahitaezkoa” jo dute. “Zerga-sistema aldatzeko eta zerga iruzurren aurka borrokatzeko soilik borondate politikoa
behar da. Baina honek botere ekonomiko eta patronalaren aurrez jartzea suposatuko zuen.
Eta hau bakarrik lortuko dugu prozesu iraultzaile eta antolatu iraunkor bat aurrera eramateko
gai bagara”.

Gehiago