Sugarra Gaztetxeak jasandako isunak proiektuarekin amaitzeko estrategia baten parte direla salatu dute

Sugarra Gaztetxearen defentsan manifestazioa egin zuten larunbatean Lizarran defendatzeko.

2024-ko ekainak 24

Azken urte hauetan Sugarra Gaztetxeak jasandako jazarpen polizial eta instituzionala proiektua arriskuan jarri duela ohartarazi zuten manifestariek. Nafarroako Gobernu eta Udaletxearen partetik 20.000 euroko isunak iritsi zaizkieela eta UPNk “proiektuarekin bukatzeko mehatxu zuzenak” egin dituela jakinarazi dute Gaztetxeko arduradunek.

“Hala ere, kolpe hauen aurrean ez gara kikilduko. Sugarra Gaztetxea beste edozeren gainetik defendatuko dugu. Espazio hau gazteontzako sozializazio eta politizaziorako tresna da, geure burua modu askean antolatzeko lekua. Ez diogu honi uko egingo, Lizarraldeko gazteontzako ezinbesteko espazioa delako.

Nafarroako Gobernuari eta Lizarrako Udalari errepresioaren bidea ixtea eta Gaztetxearekin errespetuzko bideak irekitzea eskatu diete. “Manifestazio honek erakusten duen moduan, Sugarra herrian errotutako espazioa da”, esan zuten mobilizazioaren amaieran.

Gehiago