#SortzenJaia: Milaka euskaltzaleen topalekua izan da Uharte euskal eskola berriaren aldeko jaian
Sortzen eta Uharteko herriak antolatu duten jaiak euskarazko hezkuntza publikoaren aldeko hautua eta LOMCE eta murrizketen aurkako ispilua izan nahi du. Euskal Hezkuntza Sistema Propio baten aldeko aldarrikapena egiteko erabiliko da aurtengo edizioa.
2014-ko maiatzak 16
15.000 lagun pasata bildu izan dira Uharten Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaialdian. Bai goizeko ekimenak eta arratsaldean izandako kontzertuak oso jendetsuak izan dira. Jendetza honen erakuslea, jarritako tonbolako boleto guztiak saldu izana da. Edari existentziak agortu dira, baita ere arropa materiala.