Sortzen Jaia, maiatzaren 18an Iruñeko Takoneran D eredu publikoaren alde
2025-ko apirilak 4

Bueltan da Sortzen Elkarteko D ereduko eskola publiko berriaren jaia, pandemia urteetatik ospatzeari utzi egin zena. Takonera parkean eginen den jaia D eredu publikoko Guraso Elkarteek eta norbanako gurasoek eta langile bolondresek egitarau zabal bat prestatu dute.
Sortzen Elkarteak D eredukoak diren eskola publikoetako hezkuntza komunitateko kideak saretzen ditu: Guraso Elkarteak, familiak, hezitzaileak, langileak…
Euskararen presentzia era erabilera normalizatzeko lan egiten du Sortzenek hzkuntzaren arlo ezberdinetan, baita ikasgeletatik kanpo ere, adibidez, aisialdian. Bestetik, arrazakeria estrukturala lantzeko eta D ereduaren eta jatorri migranteko komunitate ezberdinen hurbilketarako proiektuak ere garatzen ditu, eta guraso elkartei aholkularitza ematen die, eta instituzioen aurrean D ereduaren ordezkaritza lanak egiten ditu, besteak beste.
Adin guztiendako ekimenak eta jarduerak
Maiatzaren 18an Iruñeko Takonera parkean eginen den Sortzen Jaian hamaika jarduera antolatu dira:
11:30-13:00 Euskara Antzokira (Nafarroako Antzerki Eskola): Eskola ezberdineetako ikasle taldeen ikuskizuna. Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolan salgai jarriko dira.
11:30-13:30 Haur jolasak
13:00-13:30 Kalejira: Nafarroako antzerki eskolatik Takonerara.
14:00-15:30 Bazkaria: Ondalankoopek prestatua. 25€ helduentzat eta 15€ umeentzat. Tiketak aurretik eskoletan salgai jarriko dira tonbolako boletoekin batera.
15:30-16:30 Kantuz
17:00-19:00 Kontzertua
19:00 Jasoketa eta garbiketa
*Horretaz gain: Tonbola, barra, Saldiasko talogileak, puzgarriak (Makusi gunea), Sortzen Puntua…
Sortzenek bere lanaren inguruan informatzeaz gain, norbanako bazkidetzak lortzeko kanpaina abiatuko du. Sortzenen koordinazio, komunikazio eta proiektu ezberdinen sustapen lanetarako diru iturri independienteak areagotzea eta prekarizaziotik ateratzea da kanpaina honen helburua.