Sindikatuek salatu dute Nafarroa liderra dela lan istripuetan, eta ohartarazi dute horietako asko errepidean izaten direla

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek prentsaurreko baten bitartez salatu dute Nafarroa Garaian urtarrilaren aste batean lan istripuetan lau langile hil direla; eta horietako hiru errepidean izan zirlea. Horregatik, adierazi dute datu horrek alarma guztiak piztu beharko lituzkeela, Nafarroan bereziki gertatzen den zerbaiten isla baita. Hortaz, Gobernuari eskatu diote berehalako neurriak har ditzala gehiegizko desplazamenduak murrizteko.

2024-ko urtarrilak 23

Sindikatuek prentsaurrekoan azaldu dute, azken urteetan, Nafarroako lan istripu tasak Espainiako Estatuko altuenetarikoak direla eta horien artean, errepidean hiltzen diren langileena ere oso altua dela. Are gehiago, sindikatuek 2021ean salatu zuten Nafarroan joera ilun bat agertzen ari zela auto istripuz hiltzen ziren langile kopuruagatik. Urte hartan, lan istripuz hildakoen erdia errepidean hil zen; 20tik 10 hain zuzen ere. Heriotz haiek baldintza oso ezberdinetan eman zirela adierazi dute, eta baten bat muturreko prekaritateak eraginda izan zela azpimarratu dute, esaterako, goizeko ordu txikietan baratzera lanera bizikletaz zihoan eta Zarrakaztelun hil zen langile migratuaren kasua aipatu dute.

Beraz, prentsaurrekoan sindikatuek, lan istripu horien atzean dauden faktoreak zerrendatu dituzte. Hasteko, zerbitzuen zentralizazio nabarmena Iruñean, aipatu dute, erabaki politiko jakin batzuengatik, herri eta ibarren despopulatzea ekarri duena. Bestalde, batez beste langile bakoitzak egin beharreko kilometro kopuru andana. Funtzio Publikoan desplazamendua arrisku ez erabakigarri bezala jotzea. Ondoren, aipatu duten beste faktore bat, enpresek behar besteko aukerak ez eskaintzea etxetik lan egiteko, da. Horretaz gain, errepideko arriskuak laneko arriskutzat ez hartzea, nahiz eta hori lan osasuneko arauen aurka doan. Eta bukatzeko, prekaritatearen eraginez langileek ibilgailu eskasak edukitzea. Garraio publikoa ez nahikoa izatea, eta gainera langileen beharretara bideraturik ez egotea.

Beraz, faktore horien aurrean, enpresek mugikortasun planak egin beharko lituzketela baieztatu dute, zeinetan arrisku zehatz horien arrisku ebaluazioa egiten baita langile bakoitzaren desplazamenduak aintzat hartuz eta neurriak proposatzen baitira. Enpresak planaren garapenean langileen parte-hartzea bermatu behar duela diote; delegatuen adostasuna derrigorrezkoa dela zioen RD404/2010 errege dekretuak. Eta Marioano Rajoiren gobernuaren RD231/2017 eguneratzeak delegatuen beto eskubidea kendu zuela azaldu dute, eta beraz, enpresek mugikortasun planak egiten dituztela kontinentzia profesionalen kotizazioetan beherapenak izateko, baina planetan gomendatutako neurriak ezarri behar izan gabe.

Mugikortasun planetako neurriak ez ezartzeko jokabidean iruzurra dagoela salatu dute sindikatuek, eta Nafarroako Gobernuak errealitate horri erantzun beharko liokeela, “odol isuria” bukatu ahal izateko.

Gauzak horrela, LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek hurrengoa proposatu dute: Alde, batetik, gehiegizko desplazamenduak murrizteko neurriei dagokionez, enpresetan etxetik lana egin ahal izatea, jardunaldiaren zati batean. Bestalde, enplegu publikoan distantzia arrisku item-etan sartzea eta plazak horren arabera esleitzea. Eta bukatzeko, Nafarroaren zentralizazio geografikoa apurtzea. Hurrengo proposamena, enpresa guztiek mugikortasun planak delegatuen eta NOPLOIko teknikarien onespenarekin egitea da. Alde batetik, mugikortasun planen neurriak arrisku ebaluazioan txertatu inplantazioa derrigorrezko bilakatuz. Bestetik, langileei laguntzak ematea garraio publikoa erabil dezaten. Eta, garraio publikorik ez denean laguntzak ematea ibilgailuen mantentze lanetarako. Nuerrien artean proposatutako azkena, planaren neurrien inplantazioa kontrolatzea da. Garraio publikoan hobekuntza nabarmenak eginez eta errepide jakin batzuk nabarmen hobetuz.

Gehiago