Sindikatuek Osasunbideari eskatu diote azpikontrata baterako lanean hil zen gazte baten heriotza ikertu dezala

Iragan maiatzaren 17an Erriberrin gazte bat hil zen auto istripu batean. Gazte hura, une hartan, hemoderibatuak garraiatzen ari zen Nafarroako Ospitaleguneko odol bankutik Tuterako odol bankura. Alegia, Osasunbidearendako lanean ari zen, azpikontrataturiko enpresa baten bidez. Sindikatuek lan istripu hau ikertzeko eskaria egin diote Osasunbideari.