Sindikatuek azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren erregistroa egin dute

ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuek azaroaren 30eko Greba Feminista orokorraren erregistroa egin dute gaur Iruñean, mugimendu feministako kideekin batera. Deitzaileak diren sindikatuek, Euskal Herriko Mugimendu Feministak plazaratutako diagnostiko eta aldarrikapenekin bat egiten dutela adierazi dute. Eta, azaroaren 30ean herritar guztiak kalera ateratzeko deia zabaldu dute.