Sephora enpresako langileak greban, hitzarmen propio baten alde
Sephora enpresak Nafarroan dituen dendetako langileak greban hasiko dira gaur, otsailak 6, eta ostegunero, ostiralero eta larunbatero errepikatuko dute, mugarik gabe, harik eta jasaten duten prekarietate izugarriari amaiera emanen dion enpresa-hitzarmen bat Zuzendaritzarekin negoziatu arte. "Hitzarmen propioa nahi dugu, gure lan-baldintzak nabarmen hobetzeko eta duintzeko" azaldu dute ELA sindikatuko langileek.
2020-ko otsailak 7
Greba-egunetan, eta grebak dirauen bitartean, langileek elkarretaratzea eginen dute 12:00etatik 17:00ak arte, Karlos III etorbideko Sephora dendaren aitzinean, beren egoera ikusarazteko.
Greba horren bidez langileek ASKI DA! erranen diete ordutegi-malgutasun osoari, astean 6 egunetan eta zenbait igande eta jai-egunetan lan egin behar izateari, soldata baxuei, lanaldi partzialei eta gehiegizko lan-kargei.