Saski beltza, berde eta gorria Nafarroako Erriberako produktuekin osatutakoak euskara sustatzeko

Errigorak euskararen aldeko kanpaina berri bat jarri du martxan. Azaroaren 14ra bitarte eskaerak egiteko aukera izanen da.

2024-ko urriak 26

Nafarroa hegoalde eta erdialdean (Ager eremuan) euskara sustatzeko “Euskarari puzka” kanpaina berri bat martxan jarri du Errigorak. “Ager eremuan ari gara euskarari lurra ematen; euskaltegietan, ikastoletan, ikastetxeetan eta baita hortik kanpo ere. Lurralde zabalean euskara libre hedatu dadin elkarrekin puzka dihardugu. Herriz herri eta esparruz esparru (kirolean, hezakuntza ezformalean, kulturan, hizkuntza paisaian, aisialdian…) Agerrean euskara hasia da loratzen eta horregatik jarraitu behar dugu ureztatzen, indarrez eta osasuntsu hazi dadin”.

Auzolanean eta elkarrekin lan egitearen abantzailak balorean jarri eta aurrera egiteko determinazio guztiarekin jarri dute martxan kanpaina berri hau. “Aspaldi ikasia dugu bakar batek baino askoz gehiago egin dezakegula elkartzen bagara. Horregatik, euskara hauspotzeko lanean dabiltzan eragileek denon ekarpena behar dute baliabide ekonomikoz hornitzeko, baita haien eguneroko batailetan gainontzeko euskaltzaleen babesa eta arnasa senitzeko ere. Eta horregatik, animatu nahi ditugu Euskal Herriko eragile guztiak, zuen herri eta auzoetan Errigoraren berri eman eta kanpainara lau haizeetara hedatzeko”.

Aurtengo Euskarari Puzka kanpainako eskaintza honakoa izango da:

  • SASKI BELTZA: 55 eurokoa, Nafarroako produktu konbentzionalekin.
  • SASKI BERDEA: 65 eurokoa, Nafarroako produktu ekologikoekin.
  • SASKI GORRIA: 75 eurokoa, azken hau produktu bereziagoz osatua dago.

Saski bakoitzaren balioaren %25a zuzenean bideratzen da Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzara, hau da, AEK, Ikastolak, Sortzen eta Agerraldia eragileetara. Eskaerak Errigora.eus webgunean edota eskuorrien bitartez egin daiteke. Azken horiek herriko arduradunari edota izendatutako puntuetan utziz gauzatu daiteke eskaera. Saskiak Euskal Herri osoko 200 herri baino gehiagotan jasotzeko aukera izango da.

Gehiago