Sarek dispertsioari buruzko liburuxka munduan zehar zabaltzeko deia egin du
Igande honetan euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko mobilizazioak izango dira euskal hondartzetan Etxerat elkarteak deituta.
2015-ko uztailak 29
Oporretan sakabanaketa politikoa azaltzen duen liburuxka munduan zehar zabaltzeko deia zabaldu du Sarek. Sakabanaketa zer den azaltzeko ‘Dispertsioaren liburuxka’ bitarteko ezin hobea da, eta beraz bidaia egin behar badugu maletan pare bat ale sartzeko proposatu du Sarek. Liburuxka sakeleko telefonoarekin deskargatzeko aukera badago herrietan dauden eskuorrien bitartez, eta www.stopdispertsioa.eus webgunean.
Abuztuaren 2an, hondartzetara
Etxerat Elkarteak, hondartzetara euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria eramango ditu datorren igandean. "Uda sasoian bete-betean murgilduta gaude. Euskal preso politikoen senide eta lagunok, ordea, ezin dugu erabat deskantsatu. Arrazoia agerikoa da, ez digute uzten", salatu dute.
Etxerat euren senide presoen egoera zabaltzeko hondartza ezberdinetan elkartuko da: Gipuzkoan, Donostia (Kontxako hondartza), Deba eta Orion eguerdiko hamabietan. Bizkaian; Lekeition eta Ondarroan hamabietan ere, ordubatetan Mundakan eta Ean, arratsaldeko bostetan Plentzian.
Sare sozialetan ere egun honetako irudiak zabalduko dituzte #DispertsioaSTOP #STOPdispersión testuarekin.