Sare Herritarrak larunbata honetarako deitutako mendi martxak bertan behera utzi ditu iragarritako eguraldi txarra dela eta

Hala ere, dei egiten du herriko plazetan argazki jendetsuak egiteko eta mendien ekimena maiatzaren 8an egiteko.

2020-ko urriak 1

Tamalez, larunbat honetako #650Tontor ekimena atzeratzeko erabakia hartu behar izan dugu, eguraldiak ez baitu igoera era seguruan egiteko aukerarik ematen.

Ekimen honi begira sortutako ilusioa , egindako lan izugarria eta animatu den herritar kopurua aintzat hartuta, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki dugu mendi tontorren igoera historiko hau baldintza egokietan egiteko aukera izango dugula ziurtatzeko (izen-emateak mantenduko ditugu). Beraz, gorde data eta jarraitu ekimen honen parte izaten guztion artean maiatzean #650tontor igo ditzagun.

Larunbat honetan, mendietara igo ezin garen arren, herrietan elkartzeko deia luzatu nahi dizuegu, 12.00-13.00ak inguruan, mendietara igotzeko asmoz ginenok argazkiak atera eta sare sozialetan jartzeko (Sarek zabaldutako telefono zenbakietara), gure aldarria zabaldu eta milaka garela erakutsiz.

Gehiago