Sare eta Etxerat pozik sakabanaketa politikari amaiera jarri zaiolako

Ia 35 urte eta gero urruntze politikaren amaiera iritsi da eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herriko espetxeetan edota espetxe hurbilenetan aurkitzen dira. Etxeratek eta Sarek gogoratu dutenez, politika honekin amaitzeko egin den "lan nekaezinaren emaitza" izan da, eta eragindako sufrimendua nabarmendu dute. "Amaitu egin da izugarrizko sufrimendua eragin duen aro latz hau".