Sare, 10 urte presoen etxeratzea lortzeko lanean

Hamar urte bete ditu Sare Herritarrak. Urratsez urrats, euskal preso politikoen sakabanaketarekin amaitzea lortu da eta salbuespen neurriak auzitan jarri dira, nahiz eta oraindik guztiz alboratzea lortu ez den arren. Etxeratze prozesua martxan den honetan, euskal preso asko bere zigorra etxean betetzen ari dira, 3. gradua edo baldintzapeko askatasuna lortu dute edota baimenekin kalera ateratzen ari dira.