Sara Fernandez omendu eta sakabanaketarekin amaitzeko exijitu dute
Azaroaren 29an 12 urte beteko dira Iruñeko Alde Zaharreko auzokidea zen Sara Fernandez Iñaki Etxeberria auzoko euskal preso politikoa bisitatzera zihoala izandako auto istripuan hil zela.
2015-ko azaroak 30
Ordutik, gauzak asko aldatu dira Euskal Herrian. Baina, zoritxarrez, bada bat aldatu ez dena. Euskal presoek espetxean jarraitzen dute, sakabanatuak eta beren etxeetatik ehunka edo milaka kilometrora urrunduta. Sakabanaketa politikak eskubideak urratzen dituela salatu dute beste urte batez, “bere mendeku, xantaia eta izaera kriminala modu lotsagabean agerian utziz”.