Santa Closek Moreako merkatal gunean agerraldia egin du jai egun eta igandeetako irekieraren aurka
Santak jai egunetan ireki nahi ez dutela dioten baina irekitzen duten enpresen jarrera salatu nahi izan du horrela. Haiek ere jai egun guztietan itxi dezatela eskatu die.
2015-ko abenduak 20
Modu berean 2016rako 9 irekiera egun hitzartu izana salatu eta merkataritzako langileek ere deskantsatzeko eskubidea dutela defendatu du berriro. Horregatik jai egun guztietan ixteko eta erosleei, elkartasunez jokatuz, horrelako egunetan ez erosteko eskatu die.
Azkenik, jai egun guztietan ixtea lortu arte irekitzen duenari bisitak egiten jarraituko duela iragarri eta urtarrilaren 3an Carlos IIIko kateetara salaketa egitera jotzeko deia egin du.