Santa Ageda Palestinako kufiya ekarriz iritsi da

Gaur, BDZk astero Iruñean antolatzen dituen elkarretaratzeetan parte hartu dutenak baserritarrez jantzita joan dira, Santa Agedan bezala, baina oraingoan kufiyekin eta bandera palestinarrekin. Ibilbidean zehar geldialdiak egin dituzte Starbucks, Laba, Kontseiluko plaza eta Carrefourren, Santa Agedako abesti tipikoak abesteko.