San Juan Xar Txiki elkartearen defentsan kalera atera dira Donibanen

Manifestazioa egin dute gaur Donibanen Iruñeko Udalak San Juan Xar Txiki haur eta gazte elkarteari utzi dion egoera salatzeko. Izan ere, Udalak uko egin dio, 4 urtez egin ondoren, urtean 6.900 €-ko alokairua ordaintzen jarraitzeari. Horrela, elkarte horrek auzoko haur eta gazteekin integrazioaren eta garapenaren bidean egiten duen lana baldintzatuko da, lokal gabe geratuko baitira.