San Jose zentroko langileek zuzendaritzak hartzen dituen erabaki arbitrarioak salatu dituzte
Gaur San Jose Zentroko langileek kontzentrazioa egin dute atezaindegiko plaza baten amortizazioa salatzeko, baita azken urteetan zuzendaritza hartzen ari den neurri arbitrarioak salatzeko ere. Honako komunikatua zabaldu dute:
2021-ko abenduak 14
ANADPko (Nafarroako Autonomia eta Pertsonen Garapenerako Agentzia) Langileen Batzordeak adierazi du erabat gaitzesten duela San Jose Zentroan atezaintzako plaza bat amortizatu izana; gure ustez, zentroaren funtzionamendu egokirako beharrezkoa da atezaintza-zerbitzua beti beteta egotea. Agentziak hartutako erabakiarekin txandak geratzen dira bete gabe, eta zerbitzu horretako gainerako langileei ordutegi irrazionalak ezartzen zaizkie, familia-bizitzarekin bateragarri egitea eragozten dutenak.
Erabaki hau zentroko zuzendaritza aplikatzen ari den neurri arbitrarioetako bat besterik ez da, Gerentziak eta ANADPeko arduradunek une oro babestu eta onartzen dituztenak. Langileen Batzorde honek ez ditu onartzen zentroan aplikatutako moldaketen modu txarrak eta mehatxuak. Langileekiko errespetu faltak onartezinak dira. Inposizioak ezartzea, zentroaren beharrizanak entzun eta erantzun gabe eta eskura dauden baliabideez jabetu gabe, abusuzkoa dela iruditzen zaigu. Langileriak ERRESPETUA merezi du.
Azken urteotan, zentro horretako langileek Zuzendaritzak ezarritako erabakien ondorioak jasan dituzte, plangintzarik eta antolaketarik gabekoak, eta horrek lan-baldintzak nabarmen okertzea eta langileen osasunari kalte egitea ekarri du, segurtasun ezagatik eta estres-maila handiengatik.
Atezaintzako plaza berehala ordezkatzea eskatzen dugu. Langileen mugikortasuna ahalbidetzea eskatzen dugu. Lan zentroaren beharren benetako ebaluazioa eskatzen dugu. Lan-baldintzetan aldaketak eragiten dituen edozein neurri planifikatzea eta antolatzea eskatzen dugu, eta ez inposaketak, plantillaren gaineko ondorioak baloratu gabe.
Enplegu publikoa suntsitzeari ezetz esaten diogu, ezta zerbitzua okertzeari ere.