San Fermin txikiton izandako eraso homofoboa salatu zuten elkarretaratze jendetsu batekin

Bandera koloreanitza soinean eramaten zuten bi gazteri eraso egin zien gaztea atxilotu zuen Udaltzaingoak larunbat goizaldean. Iraindu eta kolpekatu egin zituen 23 urteko gazteak.

2018-ko irailak 24

LGTBIQ+ kolektiboarekin identifikatzen den bandera eramateagatik erasoa pairatu zuten bi gaztek Aldapako sanfermin jaietan. 19 eta 23 urteko gazteek soinean bandera koloreanitza zeramaten eta beste gazte batek, 23 urtekoak, irainak eta kolpeak eragin zizkien. Eraso homofoboa izan dela gaitzetsi dute. Erasotzailea atxilotuta eraman zuen Udaltzaingoak. Hiru delitu egozten dizkiote: pertsonaren osotasun moralari erasotzea, lesioak eragitea eta udaltzainei erresistentziaz erantzutea. 

Eraso homofobo hau salatzeko, kontzentrazio bat egin zen larunbata gauean jaigunean.

Gehiago