San Fermin Txikito jaiak badu kartela

Alde Zaharreko Jai Batzordeak aurtengo San Fermin Txikiko Kartel Lehiaketaren irabazleak aurkeztu ditu. Ainara Santiago Langarikak irabazi du aurten lehenengo saria, "Baietz Harrapatu" izeneko kartelarekin.

2015-ko irailak 4

2. saria Txema Esteban-entzat izan da "Haize Berria" lanagatik, eta 3. saria “Festako Deia” izeneko kartelaren egilearentzat, Eusebio Medina Ureña.

Ainara Santiago Langarika Sanduzelaiko auzokideak 23 urte ditu eta pasaden urten bigarren postuan gelditu zen. "Pasaden urteko lehiaketan ere parte hartu nuen eta bigarren postuan geratu nintzen. Aurtengo kartelarako mugimendua bilatu dut eta Nabarreriako iturriaren erabilpenaren ihes egin nahi nuen, gehiegi erabili egin da eta", aipatu du. 

Kartelaren izenburuarekin bi helburu zituela ere esan du. "Alde batetik burura ekartzea kilikiak umeen atzetik dabiltzanean, eta bestetik, festak harrapatzen gaituela". 

Gazte honek argi dauka zer eginen duen San Fermin Txikiton. "Aurtego jaiak nire lagunekin ospatzea espero dut. Beste festak baino San Fermin Txikiak nahiago ditut, hemengo jenderako eta herrikoiak direlako".

Aurtengo San Fermin Txikitoak irailaren 25etik 27ra ospatuko dira.

Gehiago