Sakabanaketarekin amaitzea eskatu dute espetxeetara egindako martxan

Pasa den larunbatean autobus bat abiatu zen Leongo eta Valladolideko espetxeetara Iturramako eta Oreretako gazteekin bertan aurkitzen diren euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko.

2014-ko azaroak 3

Leongo eta Valladolideko kartzeletan izan dira asteburuan Iturrama eta Oreretako hainbat gazte, preso dauden euskal reso politikoei babesa helarazi eta dispertsioarekin amaitzea eskatzeko: “Garrasi egin genuen, kantatu genuen, txalo eta txistu, ahal izan genuen indar guztiz, gure kideen belarrietara gure hitzak iritsi zitezen. Beraiekin gaudela esateko”.

Bide horretan, Espainia eta Frantziako Gobernuei ohartarazi die Euskal Herriak “bide politiko berri bati” ekin dion honetan, beharrezkoa dela espetxe politikan urratsak ematea: “Euskal jendarteak ez du ulertzen gaixorik dauden presoak ez etxeratzea. Ez du ulertzen senide eta lagunen zigor bilakatu den dispertsioak etenik ez izatea”.

Goizeko ordu txikitan hartu zuten autobusa, presoen senide eta lagunen azalean jarriaz, errepide luzean barrena kilometroak egiteko prest. "Batzuek urduri joan ginen, bixitan nola aurkituko genituen pentsatzen. Besteak amorratuta, haiengandik horren gertu egon eta ikusteko aukerarik ez izateak sortzen duen inpotentzia dela eta", azaldu zuten parte hartzaileek.

 

 

Gehiago