Sakabanaketak eragindako azken istripua salatu dute Iruñean PPren egoitzaren aurrean

Asier Garcia Justo euskal preso politikoaren bikoteak pasa den asteburuan sufritutako trafiko istripua salatzeko 65 lagun bildu ziren atzo PPk Iruñean duen egoitzaren aurrean. Garcia Justoren bikoteak, Badajozeko espetxera bidean zela, Ruta de Plata inguruan, istripua izan zuen. Istripuak nerbio-estutzea eta eragin dio lunbar zein zerbikaletan, eskubiko besoan fisura muskularra eta saihets-hezurretan kolpe fuertea.

2017-ko irailak 19

Istripua Ruta de Platako 400 kilometroan sufritu zuen, Salamancatik 70 kilometrotara dagoen Bejar atzean utzi ondoren. Bere erraietik gidatzen ari zen momentuan, atzetik bi erraien artean gidatzen ari zen auto batek aurretik eraman zuen bere autoa. Bere ardatzari hiru buelta eman ondoren, aurreko eskubiko gurpila lehertuta eta autoaren alde bat kaltetuak geratu ziren, Etxerat elkarteak jakitera eman zuenez.

Istripuaren eraginez Asier Garcia Justoren bikoteak bere etxetik 706 kilometrotara kokatua dagoen Badajozeko espetxean zuen bisita galdu zuen eta, Bejarreko ospitalean hartatu ondoren, Urdulizeko ospitalera trasladatua izan zen.

Gehiago