Sakabanaketa politikaren inguruko “Urruti vs Gertu” dokumentala estreinatu dute Etxarrin
Sarek antolatutako ekitaldiak oso harrera ona izan zuen, eta datozen egunetan Sakanako beste herrietan ikusi ahalko da lan hau.
2015-ko urtarrilak 4
Euskal preso, iheslari eta deportatuek "pairatzen dituzten eskubide urraketa horiekin amaitzeko sakandarron konpromisoak bilduz", atzo Etxarriko Sare Herritarrak egindako “Urruti vs gertu” dokumentala estreinatu zen. Ikusentzunezkoaren estreinaldia Etxarri Aranazko Kultur Etxean izan zen, baina hara gerturatzerik aukera izan ez zenuten guztiendako, hurrengo egunetan Sakanako herrietan ere eskeiniko da (gaur Lakuntzan, 8an Arbizun eta 9an Irurtzunen, Bakaikun, Urdianen eta Olaztin). "Datuak, pasarteak, sentimenduak, bizipenak, baina, batez ere, esperantzaz beteriko" dokumentala da. Bertan, senideen testigantza, sakabanaketa politikaren salaketa eta, azken batean, euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapena jasotzen dira. Abenduaren 20tik “Dispertsioaren aurpegiak. Sakabanaketa politikak eragiten duenaz” izenburupean erakusketa bat ikusteko aukera dago Etxarrin, eta ondoren Sakanan.