Sagardotegi batekin ongi etorria eman zieten aske gelditutako auzoko presoei Txantrean

Armonia Txantreana peñan urte guztietan bezala aurten ere "Sagardotegi festa" ospatu zuten. Sagardo bi kupela eta 100 txuletoi baino gehiagorekin armaturik jaia hasi zen. Lehen txotxa urte honetan peñako 3 bazkide eta auzoko bizilagunak diren Iñaki Iribarren, Joseba Pavon eta Ibai Mateok egin zuten, pasaden urtean kartzelatik irten berriak.