“Sadarren bazkideen eskubideak zapaltzeari uztea eta Klubak animazioa defenda dezala eskatzen dugu”

Osasuna klubaren bazkide batzuek agerraldia egin dute gaur pasa den asteburuan Ikurrina eta Nafarroako ikurra kendu izana salatzeko. Gorritxo hauek sinbolo hauek hurrengo partiduan erakusteko deia egin dute.