Sabino Cuadra, memoriaren aldeko langile sutsua

2024-ko irailak 26

Gazte heldu zen Iruñera Sabino Cuadra, eta urte gutxira gertatu zen German Rodriguezen hilketa Iruñeko zezen plazan, 1978ko uztailaren 8an. Geroztik, ez du burutik kendu Nafarroako memoria kolektiboan iltzatuta gelditu den gertakaria. Frankismopeko errepresioa salatu izan du beti Cuadrak, eta “amorru handiz” bizi izan zuen hori, baita “beldurrez” ere.

Langile mugimendua bor bor zegoen garaian, sindikalgintzan aritu zen, eta langileen arteko elkartasuna gogoratzen du berak, batez ere. Samurtasunez eta nostalgiaz oroitzen ditu gatazkaren garaiak, bere esanetan, borroka eta aldarrikapena bere “bizimoduaren parte” baitira. Gizarte justuago baten alde oihukatu du egokitu zaion leku guztietan, izan kalean, asanbladetan zein Madrilgo Kongresuan.

Gehiago