RTX auzolanek bere dekalogoa aurkeztu du
2024-ko urriak 15
Arrotxapeako RTX auzolaneko taldekideek, oinarri batzuk finkatzeko eta egindako bidea errepasatzeko garaia dela adierazi dute, horregatik, bere dekalogoa aurkezteko batzarra antolatu dute. Bertan, 3 alor nagusi jorratu dira: osasun etxea, errolda soziala eta narko pisuen inguruko informazioa. Aurkezpenean gainera, Ezkaba aldizkariaren laguntzarekin erakusketa bat prestatu du taldeak, eta pintxoak eta musika ere egon dira.