Rémi Fraisseren hilketa salatzeko kontzentrazioa egin zuten Iruñean
Frantziako poliziak Fraissen gaztea hil zuen urtegi baten aurkako protesta batean.
2014-ko azaroak 10
Pasa den 2014ko urriaren 25ean Rémi Fraisse, 21 urteko gaztea, polizia frantsesaren eskuetan eraila izan zen Sivens-ko basoan, Testet-ko ZAD zonaldean (Frantzia hegoaldean) urtegi baten eraikuntzaren kontra izandako protestetan.
7.000 pertsona inguru elkartu ziren Testet-en erresistentzia jardunadi batzuk antolatzeko intentzioarekin eta urtegiko obrak atzeratzeko nahiarekin, poliziaren eraso etengabeen aurrean. Gau horretan, poliziaren eraso berri batek istiluak eragin zituen polizia eta manifestatzaileen artean. Estatu frantseseko indar polizialek gomazko pelotak, zorabio granadak eta gas lakrimogenoak erabili zituzten. Rémi istilu hauen ondorioz hil zen, granada baten eztandak bizkarrean jotak.
"Berriro ere gorputz polizialek erantzukizunak ekiditen dituzte, gertatutakoa ezkutatu eta gau horretan bizitutako indarkeria aipatu ez nahian. Remiren erailketa poliziak izandako errepresio basatiaren ondorioa besterik ez da izan, amalurra defendatzearen eta kapitalismoaren azpiegitura suntsitzaileei aurre egiteko borrokan", salatu zuten Iruñean elkartu ziren manifestariek.